lunes, 13 de diciembre de 2010

nor zan jose antonio agirre? eta zer egin eban

Politikaria (Bilbo, 1904 - Paris, 1960). Eusko Jaurlaritzak izan duen lehenengo lehendakaria. Urduñan eta Deustuko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Zuzenbide-ikasketak amaitu ondoren abokatu-lanetan hasi zen. Giro katoliko eta sozialean hazitakoa zenez, gai horiekiko sentsibilitate berezia zuen. Bizkaiko Gazte Katolikoen lehendakaria izan zen.
Nazionalismoa ere oso barneratua zeukan; Primo de Riveraren diktadura aurretik EAJko kidea zen. Jendaurrean, hizlari bezala, Errepublika aldarrikatu zen egunean agertu zen lehenengo aldiz (1931-IV-14); garai horretan Getxoko alkatea zen. Jadanik abokatu-lanak bazterturik zeuzkan eta politikan sartu zen guztiz.
Bizkaiak eta Nafarroak Madrilgo Gorteetako diputatu hautatu zuten aldi berean (1931); Gorteetan "Minoria Vasco- Navarra"-ren idazkaria izan zen. Hizlari onaren fama hartu zuen Madrilen. Diputatu berrautatu zuten, oraingoan Bizkaitik bakarrik (1932 eta 1936an). Francoren altxamenduaren ondoren, Gorteetan Euskal Autonomia Estatutua onartu zen, (1936-X-1) eta sei egun geroago, Gernikan bilduriko alkateek Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten (1936-X-7).
Gobernuburu zela, Europako aliatuen batasun politikora hurbildu zen, ordena publikoa mantendu, eliz ospakizunak berrezarri eta gudariak eta miliziak antolatu zituen; Euskal Unibertsitatea ere sortu zuen. Bilbo Francoren eskuetan erortzear zegoela, Turtziozera eta handik Kantabriara joan zen Euzko Gudarosteko buruekin batera (1937); Miarritze, Paris eta Bartzelonara izan ziren hurrengo pausoak. Bartzelona ere erori zenean, Frantzia eta gero Belgikara ihes egin zuen Companys eta Irujorekin.
Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Frantziara itzuli nahi izan zuen, baina ez zuen lortu. Arrisku larrian zegoen Gestapoa, polizia frantsesak eta frankistak bere atzetik baitzituen; halere, Berlinera joan zen eta handik, nola hala, Ameriketara pasatzea lortu zuen (1941-VII- 31). Gorabehera horien berri De Guernica a Nueva York pasando por Berlín liburuan eman zuen.
New Yorkeko Columbia Unibertsitatean historia garaikideko irakaslea izan zen. Parisera itzuli zen eta, Erbesteko Euzko Jaurlaritzako lehendakari gisa, Euskal Herria frankismoaren eskuetatik askatzeko lan egin zuen (1946). Parisen hil eta Donibane Lohizunen ehortzi zuten.

jueves, 2 de diciembre de 2010

jose antonio agirre lekuberen sarrera laburra

Jose Antonio Agirre Lekube, martoxaren 6ean jaio egin zan bilbon Euzko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria  izan zan, 1936tik 1960 arte hil zan egunerarte.

Espainiako gerra zibilaren garaian, Euzko gudarostearen buru izan zan  eta Euskal Herriaren defentsa antolatzen saiatu zen Franco diktadorearen mehatsuen gainean, konbergentziako gobernu bat osatuz. Gerra amaieran, porrota  jasan eben Agirreren tropek eta beragaz bat joaten ziren alituek. Eta azkenean erbesteratuen ihesa kudeatu behar izan ebazan. Aliatuei lagunduz,eurekin bat egitea bilatu eban atzerrian, baina bigarren mundu gerra bukatutakoan, eurek  uko egin eustien Euskal Herriari Francoren zapalkuntza kentzeari. Ondoren, Europar Batasunaren sortzaileetatik hurbil ibili zen eta Europako Demokrazia kristaua antolatzen lagundu eban partaide gisa esku hartuta.